AMA GUADALUPEKOA IKASTETXEA – Hondarribiako gazteak ekinean berriro ere

Hondarribiako Ama Guadalupekoa Ikastetxeako gazteak EAThink2015 proiektuaren inguruko beste tailer bat burutu dute. Oraingo honetan tinta naturalez eginiko margoen tailerra proposatu digute.

TINTA NATURALEZ EGINIKO MARGOAK

Margo naturalak 4Margo naturalak 3

Miren irakaslearen ideia honi esker, alternatiba koloretsua izan dute gazteek jolas-ordu garaian. Naturatik hartutako baliabideak erabiliz margolan ezberdinak egin dituzte, horretarako janari ezberdinetik ateratako koloreak erabiliz (txipiroi tinta, kafea, erremolatxa, curry-a, piperra, te berdea…) Koloreak lortzeko produktua ur egosiarekin nahastu dute eta horrela bere zukuarekin margotzeko aukera izan dute.

Margo naturalak 2Zailtasunak egon dira kolore batzuk lortzeko, urdina ez dute lortu esate baterako. Beste kolore batzuekin margotu eta gero, bere intentsitatea galdu dute. Hala ere, esperientzia interesgarria izan dela diote guztiek koloreekin eta janariarekin jolasteko eta probatzeko. Gainera, teknika hau erabiliz gero, lan usaintsuak ere lor ditzaketela ohartu dira

Deja un comentario