Language

  • English
  • Italiano
  • Deutsch
  • Polski
  • Euskera
  • Română
  • Português
  • Français
  • Maltese
  • Ελληνικά
  • Croatian
  • Magyar
  • Slovenian

EAThink “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerrak GEROA IKASTOLAN

EAThink “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerrak GEROA IKASTOLAN

EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz.

Lehen hezkuntzako azkeneko zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer hauek 6 orduko iraupena dute.

Gaurkoan Getxoko GEROA IKASTOLAn otsaila hasieran LH 5 eta LH6ko mailetan burutu diren tailerren berri eman nahi dizuegu.

20170201_091548

20170201_114901Tailerretan zehar elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu dituzte: gure janariaren jatorria, tokian tokiko eta sasoian sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia, elikagai ekoizleen bizi-baldintzak hemen eta beste herrialdeetan, eta abar. Horretaz gain, lorontzi-baratz esperimental bat garatu dute, horren bitartez hazi ezberdinek zituzten argi, bero eta ur beharrak aztertzeko aukera izan zuten ikerketa-proiektu gisa.

20170201_115747 20170201_115829

Tailerren azken partean kontzientziaziotik ekintzara pasatzea dugu helburu EAThink proiektuan. Modu honetan, gure txikiek beraien inguruan hausnarketa bultzatzeko zein ideiak dituzten komentatu eta ekintza horiek aurrera eramateko zein pauso jarraitu beharko lituzketen diseinatu dute. Emaitza ederra izan da: mural informatibo ederrak egin dituzte ikastolako paretetan jartzeko eta abesti bat grabatu dute ikastolako blogean eskegitzeko! Modu honetan gainontzeko ikasle, irakasle eta gurasoen kontzientzia piztu nahi izan dute.

img_20170201_160554 img_20170202_113857

Hemen duzue abestia, koreografia eta guzti! (egin klik irudian edo beheko Youtubeko estekan).

abestiaren-youtubeko-kaptura

YOUTUBE: https://www.youtube.com/watch?v=vvqqSHMPVZI&feature=youtu.be 

Ikasturte honetan 100 tailerretik gora egitea aurreikusten dugu eta datozen aste eta hilabeteetan horien berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deja un comentario