Language

  • English
  • Italiano
  • Deutsch
  • Polski
  • Euskera
  • Română
  • Português
  • Français
  • Maltese
  • Ελληνικά
  • Croatian
  • Magyar
  • Slovenian

Eathink-eko irakasleak Milaneko Expo mintegian!

Eathink-eko irakasleak Milaneko Expo mintegian!

Lau eskolatako irakasleak eta Euskal Fondoko arduraduna Milanen izan gara beste herrialdeko irakasleekin @eathink2015 topaketatan. Expomilan2015 ferian izan dira bilerak. Proiektuaren gora beherak azaldu ondoren, 14 herrialdeetako esperientziak ezagutu ditugu (12 Europako eta 2 Afrikakoak), baita feria eta Milan bisitatu ere. Euskal Herriko partaideak ezagutzeko eta proiektuaren hastapenak definitzeko balio izan digu bidaiak; zer eta nola egin behar dugu. Garapen jasangarria eta elikadura burujabetza gaiak garatu behar ditugu, kurrikulumean txertatu eta beste herrialdeekin partekatu honen inguruan jorratzen ditugun esperientziak: unitate didaktikoak, proiektu integratuetako jarduerak, sentsibilizazio kanpainak…

Lan guztia koordinatzeko eta materiala elkartrukatzeko Blog bat sortu da: http://eathink2015.org/es/ 

Lehendabiziko lana jarduera batzuk egitea da eta honezkero abiatu dugu. Datorren urtean Donostia2016 kontestuan topaketak egingo ditugu lanaren jarraipena egiteko asmoz. 

Oskar Soto

IMG_20151016_110333

IMG_20151016_120606

 IMG_20151016_134438 IMG_20151017_132526 DSC_0395 DSC_0398 DSC_0429 DSC_0440

Deja un comentario