“Komunikazioa eta Ziberaktibismoa” tailerrak 2016-2017: Txindoki Institutua

EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz.

“Komunikazioa eta Ziberaktibismoa” tailerretan zehar ekimenak eta ideiak komunikatzeko erremintak garatzen ikasi dute ikasleek, teknologia berriak eta sare sozialak erabiltzeaz gain, eredu tradizionalak ahaztu gabe. Entitate ezberdinek garatu izan dituzten komunikazio kanpainak aztertu dituzte eta ikasleek kanpaina propio bat diseinatzeko aukera izan dute, betiere elikadurari loturiko gaiak landuz.

Hona hemen adibidez Beasaingo Txindoki Institutuko ikasleek burutu zituzten tailerretan ateratako argazkiak.

Deja un comentario