Helburuak eta xedeak

eathink_logo
Globalizazioaren dinamikak direla eta, gure aukerek eta ekintzek lotura dute mundu osoko milioika pertsonaren bizitzarekin. Hurbiltasun digitalaren eta informazioaren aroa gorabehera, hor daude kontraesanak eta desberdintasunak: gero eta gizarte globalago baten aurpegiak dira pobrezia, klima-aldaketa eta migrazioak. Gaur egun, janaria ekoizteko sistemak eragin txar ugari ditu ingurumenean eta jendearen osasunean. 800 milioi pertsona goseak dauden bitartean, herrialderik aberatsenetan inoiz baino janari gehiago alferrik galtzen da. Mundu osoko nekazarien eta kontsumitzaileen eskubideak daude arriskuan.

EAThink2015 proiektuak Europako ikasleak eta irakasleak prestatu nahi ditu, gai izan daitezen gizarte global bateko kide izatearen ardurak hartzeko. Izan ere, bata bestearen segidan gertatzen dira aldaketa azkarrak eta elkarren kontrakoak, eta zaila da gertakariak interpretatzea eta horien aurrean ekitea. Hezkuntza eta hezitzaileak gero eta garrantzitsuagoak dira, gazteak tresna kritikoen jabe egin eta egungo gizarte globaleko kide izan daitezen. Hain zuzen ere, honako hauek dira EAThink2015 proiektuaren helburu orokorrak:

  • Garapen jasangarri globalaren aldeko gazteen kontzientzia eta konpromisoa areagotzea.
  • Europako ikasleen eta irakasleen jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatzea garapen globalaren arloan, arreta berezia jarriz janaria ekoizteko sistema jasangarrietan eta maila txikiko nekazaritzan.
  • Oro har, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleen gaitasunak indartu nahi dira, Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren baitan.