EAThink2015 Aplikazio Hezigarriak

Elikadura ohitura osasungarri, jasangarri eta besteekiko errespetuzkoak garatzeko haur eta gazte garenean hastea komeni da. Arrazoi honengatik EAThink 2015 proiektuak bi aplikazio hezigarri garatu ditu, bata Lehen Hezkuntzako ikasleei eta bestea Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurikoa. Hauekin, gazteak gaur egungo elikadura ereduaren, ekoizpenaren eta banaketaren zirrikituak ezagutzea bilatzen da, gure gizarteak elikadura osasungarria, jasangarria eta besteekiko errespetuzkoa izan dadin sustatuz.

 

Lurren Pastela

“Lurren Pastela” etxeko txikiei zuzenduriko ipuin interaktiboa da. Historia aurrera joan ahala, Eatville herrian bizi den Lur txikiaren (neska zein mutila izan daitekeena) abenturak jarraituko dira munduko sagar pastelik goxoena prestatzeko osagaiak bilatuz: osasungarriak, ingurumenarekiko onuragarriak eta besteekiko errespetuzkoak. Bere bidaian Lurrek berdintasuna eta elkartasuna bermatzen duten nekazaritza merkatuak, baserriak eta dendak bisitatuko ditu. Behin produktu egokiak topatuta, Lur amonarekin batera lanean hasiko da sagar pastel zoragarri bat prestatzen, geroago lagunekin eta familiarekin gozatzeko!
Deskargatu APP-a eta lagundu Lurri pastela egiten! “Lurren pastela” Android eta iPhone mugikorretarako eskuragarri dago.

 

Robin Win32 Installer (2.9 MiB, 958 downloads)
Robin Win64 Installer (3.1 MiB, 736 downloads)

apple
google

EAThink Game Euskaraz

“EAThink Game Euskaraz” elikagai katean oinarritutako hiru jolas ezberdinez osatutako joko interaktiboa da, haietako bakoitzak elikagaiek ibiltzen duten bidearen momentu ezberdin batean kokatua: ekoizpena, banaketa eta erosketa. Hauek dira gainditu beharko dituzun erronkak: (i) Elikagaiak modu natural eta jasangarrian ekoiztu, zure lurrak transgenikoetatik babestuz; (ii) zure dendan salgai jarri nahi dituzun elikagai freskoak, tokian tokikoak eta bidezko merkataritzakoak topatu eta, azkenik, (iii) dendan erosketak egiterakoan produktu fresko eta osasungarriak saskiratu. Lortu ahalik eta puntu gehien eta EAThink baloi aerostatikoa hegan bidali!!
«Deskargatu “EAThink Game Euskaraz” aplikazioa eta lortu ahalik eta puntu gehien!! Android eta iPhone mugikorretarako eskuragarri ere badago.
OHARRA: aplikazio hauek zure ordenagailuaren sistema operatiboaren hizkuntza berean funtzionatuko dute, beraz, euskaraz erabili ahal izateko sistema operatiboa ere euskaraz ezarri beharko duzu.»

 

Eathink Game Win32 Installer (3.7 MiB, 1356 downloads)
Eathink Game Win64 Installer (4.0 MiB, 547 downloads)

apple
google