Abian da “EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?” argazki lehiaketa

EAThink_EUS photo competition

EAThink proiektutik EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?” argazki lehiaketa martxan da. Animatzen al zarete parte hartzera?

Argazki lehiaketa OTSILAREN 22TIK MAIATZAREN 25ERA BITARTEAN izango da  (hilabete luzatu dugu epea!!) eta parte hartu nahi duzuen bigarren hezkuntzako ikasgela guztiek horretarako aukera izango duzue. Saria Sastarrain Baserri Eskolan bi eguneko egonaldia ikasgela osoarentzat!!!. Horretarako, elikadura burujabetza eta elikagaiak ekoizteko sistema jasangarriak ikasgelan landu beharko dituzue eta, ostean, ikasitakoa Euskal Herrian dugun elikadura ereduaren inguruan hausnartzeko erabili beharko duzue, horretarako argazkigintza erreminta bezala erabiliz.

Irabazten duen argazki erreportajea zein erreportaje finalistak Donostiako Kutxa Ekogunean ikusgai egongo den Food Cloud Exhibition erakusketan ikusgai izango dira.

Argazki lehiaketaren inguruan informazio gehiago jakin nahi? Honako estekan dituzue oinarriak:

Bases-Oinarriak EAThink Photo Competition