“Bertakoa jan, mundua buruan” tailerrak 2017-2018: JOSE MARIA UZELAI

EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz.

Lehen hezkuntzako azkeneko zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer hauek 6 orduko iraupena dute.

Hona hemen adibidez JOSE MARIA UZELAI ikastetxean LHn burutu zen tailerretako batean ateratako argazkiak.

Datozen egunetan gainontzeko zentroetan egindako tailerren berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!!