“BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN”: Gazteen artean kontsumo arduratsua sustatu nahi duen EAThink proiektuaren erakusketa ikusgai Donostiako Kutxa Ekogunean

Abian da “BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN”  lelopean antolatutako EAThink2015 proiektuaren erakusketa Donostiako Kutxa Ekogunean. Erakusketa hau 2015ean Milaneko Expoan erakusgai izan zen FCE (Food Cloud Exhibition) erakusketaren euskal erreplika da.

Modu interaktiboan egituratu den erakusketa honek gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu, horretarako gure elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz.P1040016

Izan ere, erakusketa soil bat baino, jolas kolaboratibo bat dela esan daiteke. Bertan, gazteak taldeka jarrita, pista ezberdinak jasoko dituzte: batzuk irakurtzekoak, besteak ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu beharko dituzte. Dena den, sari nagusia lortzeko talde guztien lana beharrezkoa izango da, kontzeptu guztiak batzen dituen “hitz gakoa” azaleratzeko.

Ekimen hau Kutxa Ekoguneak  ikastetxe zein talde antolatuei eskaintzen dizkien tailerren baitara gehitu da, asteburuetan ere ikusgai egonik Haur Parkearen eskaintzarekin bat. Bisitatu ahal izateko, erreserbak@ekogunea.eus helbidera emaila bidali daiteke.

Erakusketa bisitatzeaz gain, “EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA” argazki lehiaketaren irabazleak ikusteko aukera izango da EAThink-eko app hezitzaileekin jolasteko aukera (EAThink Game Euskaraz eta Lurren Pastela), elikagaiek gure mahairaino egiten duten bidea gazteekin hausnartzeko baliabide biak.IMG_20160419_120612

Animatu eta gozatu EAThink esprientziaz!!!

Deja un comentario