Language

  • English
  • Italiano
  • Deutsch
  • Polski
  • Euskera
  • Română
  • Português
  • Français
  • Maltese
  • Ελληνικά
  • Croatian
  • Magyar
  • Slovenian

EAThink: 2017-2018 ikasturteko eskaintza

EAThink: 2017-2018 ikasturteko eskaintza

Lehen edo Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden seme-alabak dituzu?

Hezkuntza mailan euskal zentroren batetan lan egiten duzu?

ADI!!!!

Hemen dira 2017ko Gabonetara bitartean “EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” tailerrak eta beste hainbat aktibitate eta material!! Denak doan!!

Zuen seme-alaba edo ikasleen artean giza garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatu nahi baduzue, bereziki, gaur egungo elikadura ereduak sortzen dituen interdependentziei, janaria ekoizteko sistema jasangarriei eta maila txikiko nekazaritzari arreta jarriz, betiere, hezkuntza curriculumarekin bat eginez, EAThink proiektuaren eskaintza zabala zuen intereskoa izango da seguru.

Esteka honetan duzue informazio guztia: EAThink eskaintza 2017-18

Ikasturte honetan zehar EAThink proiektuko ekintzaren batean parte hartu edo informazio gehigarria jaso nahi baduzue, eathink2015@euskalfondoa.org helbidera idatzi lehenbailen eta zuekin jarriko gara kontaktuan azkar batean.

Aprobetxatu dohaineko eskaintza zabalaz eta piztu dezagun gazteen jarrera kritikoa!!  

Deja un comentario