EAThink proiektuan ikasgelaz kanpoko esperientzien aberastasunean sinisten dugu eta honelako kanpo aktibitateen sustapena egin nahi izaten dugu.
Olabideko ikasleek burututako «elikagaiak kontserbatzeko metodoak» aktibitatea horren adibide argia da: sagar zukua modu naturalean egiten ikasi zuten, zukua botileratu, pasteurizatu, etiketatu eta saldu zuten.