EAThink Ikas-Aktibitateak 2017-2018: Jakoba Errekondo eta eskola baratzeak

EAThink proiektuan ikasgelaz kanpoko esperientzien aberastasunean sinisten dugu eta honelako kanpo aktibitateen sustapena egin nahi izaten dugu.

San Martin Agirre ikastetxeko ikasleek Jakoba Errekondo adituarekin eskolako baratzearen harira burututako tailer praktikoa horren adibide argia da: Bertan baratzaren kokapen egokiena ezagutzen ikasi zuten eta tokiko lurraren azterketa egin zuten, baita hazien landaketa ere.

Deja un comentario