EAThink Ikasle-Ekimen Lehiaketa abian da!!!

Ikasleak ere, elikaduraren burujabe”  lelopean EAThink proiektuaren ikas-ekimen lehiaketa abian da!! Animatu zure ikaskideak eta aurkeztu zaitezte!!

Gure eguneroko jarrerak ekinez alda ditzakegu, eta horretarako gazteak ezinbesteko giltza dira. Zuen ikasgelan elikadurari buruzko hausnarketa bat egin baduzue, ikasgai edo tailerren baten bitartez, eta zuen ikaskide, auzo­kide edo herrikideekin hausnarketa hori partekatzeko ekintzaren bat gauzatu nahi baduzue orain sari ederrak irabazi ditzakezue!

Ikasle-ekimen lehiaketaren inguruko informazio guztia honako estekan topatuko duzu.

http://eathink2015.org/wp-content/uploads/2018/01/EAThink-EKIMEN-LEHIAKETA.pdf

ZER EGIN BEHAR DA?

1. Ikasgelan elikadurari buruzko hausnarketa egin (tailerra edo ikas-unitatea).

2. Ikasitakoa erabiliz, ikaskide, auzokide edo herrikideak kontzientziatzeko ekintzaren bat bideratu.

3. Ekimena grabatu edota eguneko argazkiak atera.

4. Ikasle-ekimena azaltzen duen lau minutuko bideo bat muntatu.

5. Youtubera igo eta eathink2015@euskalfondoa.org helbidera bidali esteka zuen ikasgelaren izenean.

Irabazi baserri eskola batean ikasgela osoarentzako egonaldi bat!

 

NOR AURKEZTU DAITEKE? Lehen Hezkuntzako DBH eta Batxilergoko ikasleak (ikasgela osoa, irakaslearen ardurapean).

LAGUNTZARIK AL DAGO IKASLE-EKIMENAK GAUZATZEKO?

Bai, noski! EAThink proiektuaren baitan ikasle ekimen bat bultzatu nahi duten ikasgelentzako laguntza logistiko eta ekonomikoak ditugu. Bota begirada bat gure oinarriei

ZEIN DA SARIA?

  1. Lehiaketa irabazten duen ikasgelak BASERRI ESKO­LA batean ikasgelako ikaskide guztientzat egonaldi bat irabaziko du, bertan euskal baserrietako zereginak ezagutzeko tailerrak burutu ahal izango direlarik.
  2. Lehiaketan parte-hartzen duten ikasgela guztiek izan­go dute saria.

 

NOIZ? Denbora duzue, lasai! Maiatzaren 27a arte duzue bideoak bidaltzeko, baina lehenbailehen izen ematea gomendatzen dizuegu!

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA: eathink2015@euskalfondoa.org

Mila esker eta zorte on!!

Deja un comentario