EAThink KITa eskuratu nahi duzu?

EAThink proiektuan egindako lan guztia KIT batean jaso nahi izan dugu eta eskuragarri dago formatu elektronikoan nahi duen ororentzat.

KIT honek 3 liburuxka ditu:

  • Ikas-unitateak: EAThink proiektuan parte hartu duten euskal irakasleek eta europar irakasleek sortutako ikas-unitateen aukeraketa sorta bat da. Horietan elikadura subiranotasunarekin erlazionatutako gai ugari ikasgeletan nola txertatu erakusten da, hezkuntza curriculumarekin bat. Tratatutako gaien inguruan honakoak topatu ahalko dituzue: konposta, hondakinak, aztarna ekologikoa, oinatz hidrikoa, ekonomia urdina, elikagaien interdependentzia globala, elikagaien publizitatea…
  • Tailerrak: Kutxa Ekogunearekin elkarlanean ikastoletan burutu ditugun “Bertokoa jan, Mundua buruan” tailerrak irakasleek beraiek gauzatzeko argibide eta material sorta.
  • Eskola baratzea: Bizi Baratzea eta Jakoba Errekondoren gomendioei jarraituz ikastolan baratze bat garatzeko argibide, trikimailu eta gomendioak.

Zuk ere EAThink KITa jaso nahi duzu? EAEko ikastetxe guztietara KIT bat helduko bada ere, KITa formatu elektronikoan deskargatzeko aukera duzu edonon zaudela kontsultatu ahal dezazun.

Deskargatu hemen EAThink KITa:

https://drive.google.com/file/d/0ByahpfovLMyna3NRYktaTWJVTVE/view?usp=sharing