EAThink KITeko liburuxkak eskuratu nahi dituzu? Deskargatu eta disfrutatu!!

EAThink proiektuan egindako lan guztia KIT batean jaso nahi izan dugu eta eskuragarri duzu dagoeneko!

KIT honek 3 liburuxka ditu:

  1. Ikas-unitateak: EAThink proiektuan parte hartu duten euskal irakasleek eta europar irakasleek sortutako ikas-unitateen aukeraketa sorta bat Horietan elikadura subiranotasunarekin erlazionatutako gai ugari ikasgeletan nola txertatu erakusten da, hezkuntza curriculumarekin bat. Tratatutako gaien inguruan honakoak topatu ahalko dituzue: konposta, hondakinak, aztarna ekologikoa, oinatz hidrikoa, ekonomia urdina, elikagaien interdependentzia globala, elikagaien publizitatea…
  2. Tailerrak: 2016-2017 ikasturtean zehar Kutxa Ekogunearekin elkarlanean ikastoletan burutu ditugun “Bertokoa jan, Mundua buruan” tailerrak irakasleek beraiek gauzatzeko argibide eta material sorta.
  3. Eskola baratzea: Bizi Baratzea eta Jakoba Errekondoren gomendioei jarraituz ikastolan baratze bat garatzeko argibide, trikimailu eta gomendioak.

 

Honako estekan deskargatu ahalko dituzu:

https://drive.google.com/open?id=0ByahpfovLMyna3NRYktaTWJVTVE

 

Fisikoki EAEko ikastetxe guztietara bidaliko dugu datozen astetan posta bidez.

Edozein zalantza edo iradokizun baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan (eathink2015@euskalfondoa.org ) eta gustura ariko gara zurekin elkarlanean.