Hemen dira 2016-2017 ikasturterako “EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” tailerrak eta beste hainbat aktibitate!!

Lehen edo Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden seme-alabak dituzu?

Hezkuntza mailan euskal zentroren batetan lan egiten duzu?

ADI!!!!

Hemen dira 2016-2017 ikasturterako “EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” tailerrak eta beste hainbat aktibitate!! Denak doan!!

Zuen seme-alaba edo ikasleen artean giza garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatu nahi baduzue, bereziki, gaur egungo elikadura ereduak sortzen dituen interdependentziei, janaria ekoizteko sistema jasangarriei eta maila txikiko nekazaritzari arreta jarriz, betiere, hezkuntza curriculumarekin bat eginez, EAThink proiektuaren eskaintza zabala zuen intereskoa izango da seguru.

2016-17 ikasturterako hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste, ikastetxeentzako inolako kosturik izango ez duten tailer parte-hartzaileak, ikas aktibitateak garatzeko deialdi ireki bat, ikasleen arteko koheziketa sustatzeko bideo lehiaketa, eta abar.

Esteka honetan duzue informazio guztia: EAThink eskaintza 2016-2017

Ikasturte honetan zehar EAThink proiektuko ekintzaren batean parte hartu edo informazio gehigarria jaso nahi baduzue, eathink2015@euskalfondoa.org helbidera idatzi lehenbailen eta zuekin jarriko gara kontaktuan azkar batean.

Aprobetxatu dohaineko eskaintza zabalaz eta piztu dezagun gazteen jarrera kritikoa!!  

 

 

Deja un comentario