Ikas- aktibitateak antolatzeko laguntzen deialdi berria ireki dugu!

Ikasgelan lantzen dena ikasgelatik kanpoko jarduerekin indartzea du helburu deialdi honek. EAThink proiektuan elikadurari buruz hausnartuz parte hartzen baduzue (edo parte hartu nahi baduzue) orain zuen ikasleekin ikas-aktibitateak antolatzek aukera paregabea duzue

ZEIN LAGUNTZA EMATEN DU EAThink PROIEKTUAK? ZEINTZUK DIRA BALDINTZAK? ZER EGIN BEHAR DA LAGUNTZA ESKATZEKO?

Deialdiaren informazio guztia honako esteketan topatuko duzu:

http://eathink2015.org/wp-content/uploads/2018/01/EAThink-IKAS-AKTIBITATEETARAKO-DEIALDIA.pdf

ZER EGIN BEHAR DA?

1. Landu elikadura ikasgelan (ikas-unitate edo tailer baten bitartez)

2. Pentsatu ikasgelan landutakoa indartzeko balio duen aktibitate batean: bisita gidatuak, eztabaida saioak, hitzaldiak, tailer gehigarriak… (gaia landu baino lehen egitea ere bada).

3. Egin eskaria.

4. Eta gozatu ikasgelarekin batera elikadurari buruz ikasten eta hausnartzen!

ZEIN IKAS-AKTIBITATE MOTA AURKEZTU DAITEZKE?

Oso ekintza ezberdinak proposatu daitezke, betiere, ikasgelan aurretik landutako edo aurrerago landuko den gai batean sakontzeko balio baldin badu. EAThink proiektuarekin ere harremana izan beharko dute kasu honetan, beraz, elikadurarekin edo elikagaien ekoiz­penarekin harremana izatea lehenesten da. Hona hemen hainbat adibide: ikastetxean ikasleek ortu bat prestatu, landu edo garatzea, baserri ekologiko bati bisita, auzo-ortu bat ezagutzea, kontsumo talde baten funtzionamendua ezagutzeko ikustaldia, nekazari edo abeltzain batekin elkarrizketa bat antolatzea, gaia lantzen duen GKE baten proiektuak ezagutzeko solasaldia eta ikasle zein irakasleei bururatzen zaizkien beste hamaika ideia!

Oso ekintza ezberdinak proposatu daitezke baina, betiere, ikasgelan aurretik landutako edo aurrerago landuko den gai batean sakontzeko izango dira laguntzak. 

NOIZ ARTE AURKEZTU DEZAKEGU GURE ESKAERA?

Deialdi irekia da baina ez utzi berandurako! Animatu eta bidali zuen eskaera!!

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA: eathink2015@euskalfondoa.org

Mila esker!!

Deja un comentario