SAN VICENTE DE PAUL IKASTETXEA: Haurren artean hondakinen beheratzearen garrantziaz kontzientziatzeko ikasle ekimena

Irungo San Vicente de Paul Ikastetxeko haurrak ekinera pasa dira!!

Hamaiketako garaian sortzen diren hondakinak gelan aztertu eta eguneroko ogitartekoak, gailetak eta halakoak eramateko oihalezko poltsak egin ostean, kontsumo arduratsu baten barruan hondakinen kopurua beheratu beharraren jabe egin dira LH5eko ikasleak.

Ikasturte amaieran ikasitakoarekin ekimen bat antolatu dute: hamaiketako garaian astebetean jaso zuten hondakin kopurua erakutsi eta lehen hezkuntza osoan horrek suposatzen duena erakutsi diete LH4ko ikasleei. Horren aurrean zerbait egin daitekeela erakusteko, hamaiketakorako egin zituzten oihalak erakutsi zituzten eta horien berrerabilpenaren onurak azaldu. Kontzientziazioa bultzatzeaz gain irtenbideak ere badirela erakutsi dute.

IMG-20160617-WA0010 IMG-20160617-WA0011 IMG-20160617-WA0009

Aurkezpenaren argazki gehiago ikusi nahi badituzue egin klik hemen.

EAThink2015 proiektuan oso arro gaude gure gazteen lanarekin, ez galdu zuen  grina eta segi aurrera!!

Mila esker San Vicente de Paul Ikastetxeko irakasle taldeari, lan polita egiten ari zarete benetan.

Deja un comentario