Vienako EAThink Jardunaldia: Euskal irakasleen kronika – Irailak 18

Herrialde desberdineko partaideen aurkezpena egin ondoren, Melanie Pilcher Alpen Adria University-ko doktoreak “Food in globalized World” hitzaldia aurkeztu zuen, mundu globalizatuan dugun elikadura arazoaz jabetzeko. Hainbat datu adierazi zizkigun, elikagaien konsumoari buruzko herrialde desberdinetakoak eta baita mundu mailakoak ere. Elikagaien kostua eta  honek petrolioarekin duen zerikusia, eta prezio zein elikagaien eskuragarritasunaren gainean multinazional handiek duten kontrola. Zehazki petrolioaren prezioa finkatzeko duten ahalmenarekin eta lur eremu handien jabetzarekin lortzen dute hori. Guzti hau inguruko nekazari-ekoizleen eta elikagaien kalitatearen kaltetan. Ondorioz, giza-ingurugiro eta osasunaren kalte, multinazionalen kapital metaketaren izenean.

Ondoren, “The necessity of Global Citizenship Education in today’s educational system” mahai inguruan, irakaskuntzaren erantzukizuna azpimarratu zen.   Herrialde desberdinetako irakasleak eta proiektuaren arduradunek gure ikuspuntuak elkarbanatu genituen, baita gure esperientziak eta kezkak agerian jarri genituen. Guzti honek erakutsi zigun Irakaskuntzak gaurdanik etorkizunera egin behar duen bidea. Hezkuntza Globala gure kurrikulumetan txertatu behar dugula eta horretarako proiektuak oso lagungarriak izan daitezkeela. Gaur egungo eredua aldatu beharra dago eta horretarako Gobernuek senbilizazioa eta borondatea izan behar dute, behar ditugun baliabideak ziurtatuz eta bideak erraztuz.

Bazkalostean, bi tailer egin genituen:

  1. “How to tackle sustainable food systems in schools in a coherent way” (Portugal).
  2. “Nutella, a Transnational Cooperation Strategy (TNC) to supply the world” (Frantzia).

Lehenengoan, Eskola Sustengarria gauzatzeko hausnarketa egin genuen. Herrialde anitzetako talde txikietan banaturik, talde bakoitzak bere Eskola Proiektua sortu eta guztien aurrean azaldu zuen, berrerabilitako materialak erabiliz.

Bigarrengoan, zenbait elikagai/marka konsumitzeak ekar ditzakeen ondori ekonomiko, politiko sozialak eta ingurugirokoak aztertu genituen, Nutella adibidetzat hartuz.

Deja un comentario