Vienako EAThink Jardunaldia: Euskal irakasleen kronika – Irailak 19

Goizean goiz elkartu ginen eta Viena inguruetako Radl-Biohof nekazal ustiapen ekologikoa bisitatu genuen. Bertan, lurren erabilera, sailkapenak eta metodoak azaldu zizkigun. Ustiaketaren ondoan bertan zeukaten produktu ekologikoak sartzeko denda bisitatu genuen. Konsumo-taldeetako kideak erosteko denda zen. Konsumo-taldekoek urteko 980 €-ko aportazio ekonomikoa egin eta horren truke bertan erosteko eskubidea dute. Bestaldetik, lur eremuak alokatzen dituzte apiriletik azarora bertako biztanleek hiri-ortu bezala erabiltzeko. Bi ekintza hauetatik, azken hau da errentagarriena.

Bazkalostean, denak elkartu ginen berriro areto  nagusian eta talde bakoitzak bere bisitaren laburpena egin genuen denon aurrean.

Eta bukatzeko, ikastetxe bakoitzak bere proiektuak aurkezteko aukera izan genuen gune desberdinetan.

Ihardunaldi aberasgarriak eta interesgarriak izan dira besteen proiektuak eta  ikuspuntuak ezagutzeko eta elkarlanean aritzeko etorkizunari begira.

Deja un comentario