yonodesperdicio.org: Zergatik bota beste norbaitek erabil badezake?

FAOren datuen arabera, urtean 1.300milioi tonelada jaki alperrik galtzen dira, elikagaien ekoizpen mundialaren herena eta laurdena bitartean. Honek 179 kilo suposatzen ditu urteko pertsonako. Gosete ugari pairatzen ari den munduan ezin dugu halakorik onartu.

Prosalusek Espainia mailan kontsumo kolaboratzailea sustatzeko aplikazioa martxan jarri du web eta mugikorretarako Europan indarra hartzen ari den foodsharing filosofiaren barruan. yonodesperdicio.org webguneak kontsumituko ez diren eta zakarrontzira joango liratekeen elikagai horiek partekatzeko herritarren arteko sarea sortu berri du.

Yonodesperdicio

Lehenik eta behin izena eman behar duzu. Hortik aurrera janaria eskeini edo eskatu ahalko diozu eskaintza egiten duen horri. Plataformak barne-mezuetarako herraminta eskeintzen du hitzordua jar dezazuen modu pribatuan.

Neurriak hartu ezean, 2020. urterako kantitate hau %40ra iristea espero da. Europar Batasuneko herrialdeen artean Espainia 6. postuan kokatua dago janariaren alperrik galtze honetan, Alemania, Holanda, Frantzia, Polonia eta Italiaren atzetik.

Gisa honetako ohiturak hartzeak ingurumen onura ugari suposatuko lituzke, bai energiaren eta uraren aurreztean eta baita lurzoruaren erabilera eraginkorrago bat egitean ere. Azken finean, janaria alperrik galtzea ez da soilik asuntu etikoa, baita asuntu ekologiko eta ekonomikoa ere.

EAThink proiektutik honelako ekimenekin bat egin dezazuen gonbitea luzatzen dizuegu, keinu txikiekin bada ere aldaketa handiak sustatu ditzakegulako.