Jaten dugun janaria nondik dator?

Helburuak:

  • Jaten dugun janaria nondik datorren jakitea
  • Komunikatzeko hainbat bide erabiltzea (ahozkoa eta idatzizkoa, grafikoa, sinbolikoa)
  • Kausalitate-erlazioak ezartzea
  • Zeregin beraren inguruan laguntzea eta lankidetzan aritzea

 

Jarduerak:

Haurrek eta beren familiek kontsumitu ohi dituzten janarien eta edarien  zerrenda  bat egitea (adibidez, eguneko  otordu  nagusiei buruz hitz egin ondoren). Arbel ean eta ikasleen koadernoetan, lotu janari bakoitza hura egiteko lehengaiarekin eta haren jatorriko landarearekin edo animaliarekin (adibidez, ogia – irina – garia; ardoa – mahatsa; gazta – esnea  – behia). Euskal Herrian egindako produktuak eta beste herrialde batzuetatik datozenak bereiz daitezke (adibidez, kafea edo kakaoa). Aurkeztu kontsumitzen ditugun landareekin eta animal iekin izandako esperientziak.

 

Download

Deja un comentario